sábado, 24 de marzo de 2012

7. Ariketa: Web 2.0ren erronkak hezkuntzarekiko.

Teknologia berrien agerpenak itzelezko eragina izan du hezkuntza munduan. Urte gutxi batzuetan gauzak bortizki aldatu dira, eta tekonologia berriek aurrerakuntzak suposatzen dituzten arren, erronka batzuk ere ezartzen ditu. Alde batetik, irakaslegoari prestakuntza maila egokia eskatzen dio. Lehen irakasleek ez zuten zertan ordenagailuekin adituak izan, baina orain, mundu berri honetan sartu nahi bagara, irakasleek informatikako ezagutza batzuk izan behar dituzte. Etengabeko prestakuntza moduan ikusi behar dugu, beti berritzen ari den mundu bat delako. Tekonologia berriak gure eskola sisteman integratzea erronka bat da, eta horrek hezkuntza prozesua eta irakaslearen rola aldatuko ditu. Irakaslea ez da prozesuaren erdigunea izango, gidatzaile bihurtuko da. Honekin erlazionatuta, metodologiak moldatzeko erronka aurkezten zaigu. Ikaslea izan behar da bere hezkuntza prozesuaren protagonista, prozesuaren gaineko autonomia eta kontrola izan behar du eta hausnartzeko eta analizatzeko gaitasuna garatu behar ditu. Azken punto hau da nire ustez erronkarik handiena. Izan ere, internet ez dago espreski hezkuntzarako sortua, ez da testuliburu baten moduakoa. Interneten mila gauza egin ditzakezu, eta informazio asko lortu daiteke, kasu batuetan kaltegarria izan daitekena. Izan ere, web 2.0ren ezaugarririk garrantzitsuena, hau da, edonork idazteko aukera izatea, hainbat abantail suposatzen ditu, baina, era berean, arriskuak dakartza. Edonork publikatzeko aukera duenez, informazio asko dago, baina horrek ez du esan nahi dena fidagarria denik. Beraz, umeek kriterio bat garatu dezaten lortu behar du hezkuntzak, garrantzitsua dena ez denetik desberdintzen ikasi behar dute.